lunes, 30 de noviembre de 2015

Gorpuzten

Gero eta gutxiago falta da 20. Euskal Dendaren ateak irekitzeko.  Igandetik hona, gure artisau hiria erreala bihurtzeko  jo eta fuego gabiltza. Datorren ostiralean gure erakusleihorik  nagusiena zabalduko dugu, ilusioz eta pozez.  Denon artean gure leloa "Ezina ekinez egina" lortuko dugulakoan gaude.



Hemen daukazue sarreraren argazki bat. Hemen kokatuko ditugu tailerak, erakustaldiak eta afixaren erakusketa. Hemen ere Artetsu saria jaialdia ospatuko dugu eta seguruenik une hunkigarriak bizi izango ditugu.





Egun gogorrak izaten dira aurtengoak, krisia, murrizketak.... hala ere zuregana beti irrifarretsu batekin azalduko gara, zuek merezi duzuelako. Eta hona hemen aurkituko gaituzu, hori izango da gure informazio gunea. Zalantzaren bat edo galdera bat argitu nahi izanez gero etorri guregana, dena argituko dizuegu.
Benetan irrikitan gaude zuekin berriro elkartzeko.

Hemen zuek zarete falta diren bakarrak.  Badakizue non gauden etorri eta gozatu gurekin.




No hay comentarios:

Publicar un comentario