lunes, 7 de diciembre de 2015

10.000 lagun

Aurtengo 20. Euskal Denda oso arrakastatsua izaten da. Joan den larunbatean 4.000 lagun izan genituen gure pasilloetan, igandean 5.960 izan ziren etorri zirenak. Zenbaki horiei ostiraleko bisitariak gehitzen badizkiegu, 10.000 lagun baino gehiago dira izan ditugunak. Horrek esan nahi du etorkizuna daukala Euskal Dendak.
Aurten lurralde guztietako 51 ordezkari ditu Euskal Dendak. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak. 
Sektoreei dagokienez, aurten ehungintza da nabarmentzekoa, bost izango baitira erakusketariak. Moda, patchworka, tapizatua, umeentzako ehungintza edo arropa modernista, guztiak aurrerabide ezagugarri. Halaber, nobedadea badira egurrezko betaurrekoak, zeinek kritika ezin hobeak izan dituen I+G+B ikuspegitik. Egurgintzak, bada, zazpi ordezkari ditu. Nekazaritzazko elikagaietako artisauak ere zazpi dira, beira lantzen dutenak lau, bitxigintzakoak zazpi eta forjari bat. Erakusketa gunea osatzeko, otzaragile bat eta sei zeramikagile batuko zaizkie aipaturikoei. Larrugintzak bost ordezkari izango ditu. Halaber, espazioa eta denbora eman zaizkie birziklatutako objektuei, euskal kirolari, beste bina kosmetikari eta jostailugintzari. 
Etorri guregana eta gozatu. 
Gure ordutegia  11:00 – 14:30
                          16:30 – 21:00

No hay comentarios:

Publicar un comentario