Aurten lurralde guztietako 51 ordezkari ditu Euskal Dendak. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak.
Sektoreei dagokienez,
aurten ehungintza da nabarmentzekoa, bost izango baitira
erakusketariak. Moda, patchworka, tapizatua,
umeentzako ehungintza edo arropa modernista, guztiak aurrerabide
ezagugarri. Halaber, nobedadea badira egurrezko betaurrekoak,
zeinek kritika ezin hobeak izan dituen I+G+B
ikuspegitik. Egurgintzak, bada, zazpi ordezkari ditu.
Nekazaritzazko elikagaietako artisauak ere zazpi dira, beira
lantzen dutenak lau, bitxigintzakoak zazpi eta forjari bat.
Erakusketa gunea osatzeko, otzaragile bat eta sei zeramikagile batuko
zaizkie aipaturikoei. Larrugintzak bost ordezkari izango ditu.
Halaber, espazioa eta denbora eman zaizkie birziklatutako
objektuei, euskal kirolari, beste bina kosmetikari eta
jostailugintzari.
Etorri guregana eta gozatu. Gure ordutegia 11:00 – 14:30
16:30 – 21:00
No hay comentarios:
Publicar un comentario