Euskal Denda
aurrera doa. Nahiz eta
egoera ekonomiko larri egon, Euskal Dendaren arduradunak, hau da,
Arbaso Elkartea itxaropentsu agertu dira, atzokoa ikusi ondoren. Horregatik, Euskal Dendak beste 20 urte gehiago bete nahi du. Bart
Artetsu Sariak banatu ziren eta gaur goizeko 11:00etan irekiko
ditugu ateak.
Euskal Dendaren helburu
nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta
merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.
Beraz, aukera ezin hobea da bisitariek bertatik bertara artisauen
lanak ikusi eta goza dezaten, eginkizun ia ezinbestekoa profesional
hauek biziraungo badute. Esperientzia honi esker, bisitaria ohartuko
da lanbide zaharrak indarrean daudela, eta ez dela pieza sortu
berrien kalterako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario