Euskararen
Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren
egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak
dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren,
euskaraz.
1949an
Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun
gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik,
Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Lehenengo
edizioa
Euskararen
Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentu batekin topo egin
dugu Sarean.
Euskararen
Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan “Eskuararen
Eguna” erabili zen eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna”
edo “Euzkara Eguna” bezala ikusi izan dugu. Egun Euskararen Eguna
edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.
Euskal
Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela
Euskararen Nazioarteko Eguna. Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan,
Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela
abenduaren 3an.
Euskal Herrian euskaraz
Euskal Herrian euskaraz
Abenduaren
3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna 1995ean
instituzionalizatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak.
Harrezkero, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz,
hainbat elkarte, erakunde publiko eta herritarrek milaka ekitaldi
antolatu dituzte (mahai-inguruak, erakusketak, tailerrak, azokak,
mota desberdinetako ikuskizunak, aurkezpenak…) egun seinalatu
horretan, Euskal Herriko bazter guztietan, euskara bultzatu eta
omentzeko.
Baina,
Euskararen Egunaren aldeko lehen aldarrikapenak antzinakoak dira:
Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak
bitarte, antolatutako antzerti eta olerti zein bertsolari egunak…
Aipatzekoak dira, halaber, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz
Iparraldera alde egindako euskaltzaleek zein bertokoek Euskaltzaleen
Biltzarraren babespean egindako lanak. Sasoi horretakoa (1949) da,
hain justu, Eusko Ikaskuntzak sortutako Lehenengo Euskararen Eguna.
Horren
haritik, 2010ean, Legebiltzarrean, honako adierazpen instituzionala
onartu zuten: “Euskara euskal gizartearen ondarea da, haren
historiaren eta kulturaren osagarri ezinbestekoa. Baina, munduko
gainerako hizkuntza guztiak bezala, eleaniztasuna ezaugarritzat duen
gizadi osoaren ondare ere bada. Hizkuntzen dibertsitatea babestu nahi
bada, beharrezkoa da euskara zaindu eta sustatzea”.
“Euskarak
garapen historia luzea du. Hizkuntzaren aurre-historiaz, aldiz, ezer
gutxi dakigu segurtasunez. Baina euskara, batez ere, hizkuntza
modernoa dugu, gaurkoa eta gaurkotua, gure egungo gizarteak
erabiltzen jarraitu nahi duena eta, gizartearen alor guztietan, gero
eta aitortza handiagoa jasotzen ari dena. Euskararen aldeko
oinarrizko adostasunetik, 1982ko Normalizazio Legean islatutakotik,
itun berri bateranzko orainaldiko saioetara denbora tarte bat dago,
ez oso handia, baina euskararen ezagutza eta erabileran aurrerapauso
sendo eta ikusgarriak eman dira urteotan”. Aurrerago, honela zioen:
“Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzean euskararen orainari eta
etorkizunari leiho zabal bat irekitzen diegu, eleaniztasunak gure
bizikidetzan eta gizarte-kohesioan izan dezakeen eragin onuragarriaz
konbentziturik”.
Aurten,
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 30.
urteurrena ospatzen dela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak
Euskararen Aurpegiak deitzen den kanpaina jarri du abian. Kanpaina
azaroaren 24an hasi da eta abenduaren 3an bukatu, eta, horrela, bi
datak uztartu dira. Kanpainaren bidez euskarak dituen aurpegi anitzen
berri eman nahi da: gazteak eta ez hain gazteak, gizon eta emakumeak,
bertoko jendea eta atzerritik etorritakoa... Kanpainarako egin den
bideoko abestiak dioen bezala, euskarak milaka aurpegi ditu.
Gaur egun,
orain dela 20 urte baino 181.000 elebidun gehiago dago EAEn, baina
euskararen ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazi.
Biztanleen %20k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du, eta
beste %8,9k euskara erabiltzen du, baina erdara baino gutxiago.
Beraz, euskararen erabilera areagotzea da xedea, erabileran baitago
etorkizunaren giltzarria.
Horregatik,
aurtengo abenduaren 3an denok egin beharko genuke ahalegin berezi bat
euskaraz aritzeko txoko guztietan: etxean eta kalean, eskolan eta
tabernan, lagunekin eta familiarekin, telefonoaren bidez zein
twiterren bidez, erabilerak emango baitio euskarari bizia eta
indarra.
Euskararen
eguna aitzakiatzat hartuz, urtetik urtera egitasmo berriak abian
jartzen dituzte euskararen inguruan lanean dihartuden eragileek
No hay comentarios:
Publicar un comentario