Aurreratzen dizugu zer dagoen Euskal Dendan, 20. edizio honetan 51 ordezkari ditu; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa,
Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak.
Erakusketari berriak hamasei dira.
Nafarroatik, lehen aldiz, beira lantzen duen Decristalia-Cristal eta
moda eta disenua lantzen duen Erabili.
Arabatik berriak
etorri dira ia denak: Irantzu-tzu, patchworken espezializatua;
Lekutxu, bere jostailu naturalekin; eta bitxigintza garaikidearena
lantzen duen Madame Kiwi.
Bizkaitik, apostu
berritzailea du Anitha Molek, bere papergintzako antzinako
teknikekin. Lehen aldiz dira Cerámica el Unicornio eta Ixi Wood
berritzaileak, sormen handiko sortzaileak eta egurrezko
betaurrekogileak, baita ere. Halaber, lehen aldia da kosmetiko
naturalak egiten dituen Landalorerentzat; larruzko osagarriak egiten
dituen Larruzko Eskuakentzat eta Rosa Etxabe zeramikagilearentzat.
Gipuzkoak honako
ordezkariak bidali ditu: tapizatuetako tekniketan abangoardian ari
den Artezi Tapizeria; nekarazitzako elikagaigintzan ari den Damasoro
Etxaldea; larrukigintzako produktuak egiten dituen Eskuz Larrugintza;
Hazi eta Hezi jostunak; eta jostailugintzako abenturan murgilduta
dabilen Kromosoma.
Aipaturiko guztiek
osatzen dute 20. Euskal Denda.
Aurtengo 20.
edizioan, Euskal Dendak aintzakotzat hartu ditut bisitariak,
horregatik, erakustaldiak eta tailerrak antolatu ditu. Beharbada,
tailerrak eta erakustaldiak dira azoka hau Euskal Herrian egiten
direnetatik berezia egiten dutenak.
Euskal Denda
diruen bitartean, azoka-lekuan hainbat ekintza burutuko dira.
Bisitariak aukera du jolasetan eta lehiaketetan parte hartzeko.
Ondo etorri izan zaitezte ordutegi honetan:
11:00 – 14:30
16:30 – 20:00
11:00 – 14:30
16:30 – 20:00
No hay comentarios:
Publicar un comentario