Bart une hunkigarriak bizi izan ditugu Artetsu sarien galan. Udal merkatu plazan partekatu ditugu gure bizipenak, gure keskak eta baita gure poztasunak ere.
Lehenengo diplomak erakustokirik
politenei eman dizkiegu.
Iaz publikoak erabaki zuen Zur eta Lur politena zela eta Gorka Garrotek, bere sortzailea, jaso du saria. Larunbatetik aurrera bere erakustokian ikusiko duzue diploma.
Arbasoren ustez, Artezi Tapizeria izan da aurtengo erakustokirik politena, horregatik Norone Bizkarrak eta Iratxe Artiachek jaso dute diploma. Duela gutxi dabiltza durangar hauek tapizgintza lantzen baina etorkizun oparoa izango dute.
20 urte joan dira dagoeneko eta lehenengo edizioan eta hogeigarren edizio honetan parte izan dira, Otero pilotagile eta Zapatari, haiek ere euren diploma izan dute. Leialtasun eta maisutasun egindako lanaren izenean gure esker onak izan dituzte.
HEDABIDEAK saria artisautza
hedatzeko egin duen lanagatik, gure arazoak, gure beldurrak, gure
keskak beti kontuan hartu izan dituztelako eta horrela
jarraitzea espero dugu. DEIA egunkariari eman diogu. Ana Rementeriak, Durangaldeko marketing
arduradunak, jaso du saria
Aste honetan,
Euskararen eguna ospatu dugu. Aurten merezitako elkarte batek jaso du
EUSKARA SARIA. "Euskararik
gabe, Euskal Herririk ez” izan zen orain dela 36 urte Durangon aurkeztu zuen leloa. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ elkarteak 1979. urtean aurkeztu zuen bere burua jendeaurrean. Harrezkeroztik buru belarri dabil gure
hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzen. Koldo Zaratek eta Maialen Bildosolak hartu dute
saria
Hurrengo saria ERAKUNDEAK LAGUN izan da. Azken urteetan Zamudioko
Udalak apustu handia artisauen alde egin duelako, guregan konfiantza jarri duelako, horregatik eman diogu saria. Zamudioko
alkateak,
Igotz
López Torrek
jaso du.
Eta horrela, pixkanaka pixkanaka, heldu gara azken sarira. Oso berezia izan da aurtengoa; hiru izan direlako eta erretirua hartu dutelako bizitza osoa ahaleginean egon eta gero, BIZITZA OSA saria ametsetan eta ilusioz beteta eman
duenarentzako omenaldia da.
Arbasoen lanbideari ekin die maisuki, zehatz, arte izatera
eroateraino. 20. edizio berezi honetan hauek izan dira saridunak:
José Ramón Salmantón. Salmantón.
Otzaragintza.
Elena Txintxurreta. Buztingintza.
Alicia Bengoetxea.
Espartingintzan.
Salmantón gaixorik dago eta ezin izan da gurekin egon, hala ere, Arbasoko presidentea joango da berarengana eta saria eramango dio.
Hona hemen saridun guztien argazkia.
Salmantón gaixorik dago eta ezin izan da gurekin egon, hala ere, Arbasoko presidentea joango da berarengana eta saria eramango dio.
Hona hemen saridun guztien argazkia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario