domingo, 6 de diciembre de 2015

Gaur ere zuekin


Euskal Denda aurrera doa eta aurten ere publikoaren babesa lortzen ari da. Atzo egun arrakastatsua izan zen, 4.000 lagun hurbildu ziren Durangoko udal merkatu plazara, Euskal Dendan murgiltzeko. Han gozatu zuten artisauekin eta konturatu ziren denbora aurrera doala eta artisauak gero eta garaikideagoak direla.
Durangoko Euskal Denda tradizio handienetako da Euskal Herrian. Esan beharrik ez dago, Arbaso, Euskal Herriko artisauen elkarteak antolatzen duen azoka hau erakusleiho garrantzitsuena dela; horregatik bada, lurralde guztietako artisauek parte hartuko dute, beste behin ere. Abenduaren 4tik 8ra bitartetan, Euskal Denda ezinbesteko hitzordua da artisaua bizirik dagoen gremioa dela erakutsarazteko, baita ohartarazteko ere tradizioz, ofizioz eta trebetasunez beterik datorrela, ilusioz eta itxaropenez, baina batez ere, hobetzeko gogoz.
Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Beraz, aukera ezin hobea da bisitariek bertatik bertara artisauen lanak ikusi eta goza dezaten, eginkizun ia ezinbestekoa profesional hauek biziraungo badute. Esperientzia honi esker, bisitaria ohartuko da lanbide zaharrak indarrean daudela, eta ez dela pieza sortu berrien kalterako.
Aurtengo edizio honetan, Euskal Dendak euskal lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Guztira 51 artisau, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak. Espazioak dituen mugak direla eta, ezinezkoa da erakusketari gehiago ekartzea. Hala ere, horrek ez du esan nahi Euskal Denda ez dela hazten ari; izan ere, urterik urte, euren lanbideei buelta emanez, egokitu eta gaurkotzea lortu duten abangoardiako artisauek parte hartzen dute. Berrogeita hamar artisauetatik, hamasei berriak izango dira.
Euskal Denda diruen bitartean, azoka-lekuan hainbat ekintza burutuko dira. Bisitariak aukera izango du jolasetan eta lehiaketetan parte hartzeko.
Ordutegia 11:00 – 14:30
                 16:30 – 21:00


No hay comentarios:

Publicar un comentario