Durangoko 20. Euskal
Dendak egundoko arrakastarekin itxi zituen ateak atzo. Orokorrean
23.065 lagun pasatu dira azokatik, horrek esan nahi du egunaren
batezbestekoa 4.613 bizitari izan dituela Euskal Dendak eta bildutako
jendetzak aurreikusitakoa gainditu zuela. Salmentei begira, hauek ere
oso onak izan dira.
Euskal Denda antolatzen
duen, Euskal Herriko Artisauen Elkarteak, Arbasok, oso pozik ageri
zen atzo, ekimen hau amaitzean. “Ez genituen espero lortutako
zenbakiak. Hasi ginenean 1995ean, ez genukeen asmatu 20.000 bisitari
izango genituenik, eta aurten 23.065 izan dira gurekin. Guztiei
eskerrak eman nahi dizkiet guregana hurbiltzea”, esan zuen Arbasoko
presidenteak, Bernat Vidalek.
Arbasoren ustez “aurtengo Euskal
Dendak jarrera oso ona eduki du, agian publikoen leialtasunari esker
izan da eta hori aipatu behar dugu, gero eta jente kontzietzatutagoa
datorkigu”, Bernat Vidalen esanetan.
Euskal Dendaren helburu nagusia
artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea
eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.
Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi
garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea.
Bisitariak konprobatu du antzinako
lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau
produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak
bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta
galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario