Gaur goizean Durangoko
20. Euskal Dendak zabaldu ditu ateak. Asteartera arte bisitariek
Euskal Herriko edozein lurraldetatik etorritako artisauen lanak
ikusteko aukera izango dute. Auten 51 artisauk parte hartuko dute,
Arbasok antolatutako azoka honetan.
Lehenengo ordutik egon da
gainezka merkatu plaza. Umeek eta nagusiek artisauekin gozatu dute
eta horrela jarraitzea espero du Arbaso Elkarteak. Aurtengo slogana
honakoa da: “Ezina ekinez egina” eta berriro ere Euskal Denda
Euskal Herriko artisautzaren erakusleihorik garrantzitsuena izango
da.
Inauguzaio
ekitaldian Bernat Vidalek, Durangoko alkateak, Aitziber Idigoras,
Durangaldeko amankomunazgo presidenteak, Aitor López eta Gerediagako presidenteak, Nerea Mujika, moztu dute zinta.
Goizean ere Durangoko Santa
Rita-San Antonio eskolako ikasleek bisita gidatu baten parte hartu
dute eta sakon-sakon ezagutu dituzte parte hartzen duten artisauak.
Euskal Denda
diruen bitartean, azoka-lekuan hainbat ekintza burutuko dira.
Bisitariak aukera izango du jolasetan eta lehiaketetan parte
hartzeko. Gazteenei tailer espezifikoak eskainiko
zaizkie, bereziki eurentzat diseinatuak eta arrakasta handia dutenak,
besteak beste, karameluak egitea edo zetazko zapia margotzea.
Euskal Dendaren helburu
nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta
merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.
Beraz, aukera ezin hobea da bisitariek bertatik bertara artisauen
lanak ikusi eta goza dezaten, eginkizun ia ezinbestekoa profesional
hauek biziraungo badute. Esperientzia honi esker, bisitaria ohartuko
da lanbide zaharrak indarrean daudela, eta ez dela pieza sortu
berrien kalterako.
Partehartzailea
Euskal Dendak euskal
lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Guztira 51 artisau,
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak.
Espazioak dituen mugak direla eta, ezinezkoa da erakusketari gehiago
ekartzea. Hala ere, horrek ez du esan nahi Euskal Denda ez dela
hazten ari; izan ere, urterik urte, euren lanbideei buelta emanez,
egokitu eta gaurkotzea lortu duten abangoardiako artisauek parte
hartzen dute. Berrogeita hamar artisauetatik, hamasei berriak izango
dira.
Bizkaia izango da ordezkari
gehien ekarriko dituena, hogei, hain zuzen ere, iaz baino bat
gehiago. Gipuzkoatik hamasei etorriko dira; Nafarroa iazko lautik
bederatzira pasatu da. Arabarrak ere gehiago izango dira, bost.
Lapurditik, aurrekoan bezala, bat etorriko zaigu.
Sektoreei dagokienez, aurten ehungintza da nabarmentzekoa, bost izango baitira erakusketariak. Moda, patchworka, tapizatua, umeentzako ehungintza edo arropa modernista, guztiak aurrerabide ezagugarri. Halaber, nobedadea izango dira egurrezko betaurrekoak, zeinek kritika ezin hobeak izan dituen I+G+B ikuspegitik. Egurgintzak, bada, zazpi ordezkari izango ditu. Nekazaritzazko elikagaietako artisauak ere zazpi izango dira, beira lantzen dutenak lau, bitxigintzakoak zazpi eta forjari bat. Erakusketa gunea osatzeko, otzaragile bat eta sei zeramikagile batuko zaizkie aipaturikoei. Larrugintzak bost ordezkari izango ditu. Halaber, espazioa eta denbora emango zaizkie birziklatutako objektuei, euskal kirolari, beste bina kosmetikari eta jostailugintzari.
Berri-berriak
Erakusketari berriak hamasei
izango dira. Nafarroatik, lehen aldiz, beira lantzen duen
Decristalia-Cristal eta moda eta diseinua lantzen duen Erabili.
Arabatik berriak etorriko zaizkigu ia denak: Irantzutzu, patchworken
espezializatua; Lekutxu, bere jostailu naturalekin; eta bitxigintza
garaikidearena lantzen duen Madame Kiwi. Bizkaitik, apostu
berritzailea egingo du Anithak, bere papergintzako antzinako
teknikekin. Lehen aldiz izango dira Ceramica el Unicornio eta Ixi
Wood berritzaileak, sormen handiko sortzaileak eta egurrezko
betaurrekogileak. Halaber, lehen aldia da kosmetiko naturalak egiten
dituen Landalorerentzat; larruzko osagarriak egiten dituen Larruzko
Eskuakentzat eta Rosa Etxabe zeramikagilearentzat. Gipuzkoak honako
ordezkariak bidaliko ditu: tapizatuetako tekniketan abangoardian ari
den Artezi Tapizeria; nekarazitzako elikagaigintzan ari den Damasoro
Etxaldea; larruk
igintzako produktuak egiten dituen Eskuz Larrugintza;
Hazi eta Hezi jostunak; jostailugintzako abenturan murgilduta dabilen
Kromosoma. Aipaturiko guztiek osatuko dute 20. Euskal Denda.
2015eko jarduerak
Euskal Dendak beti hartzen
ditu aintzakotzat bisitariak, artisautza tradizionalean murgiltzeko
asmoarekin. Aurtengo 20. edizioan, bada, are gehiago. Asmoa baita
ekoizleak bertatik bertara ezagutzeaz gain, antzinako lanbideak
ezagutaraztea eta horietan sakontzea. Horregatik bada, bertan,
zuzeneko erakustaldiak egingo dituzte. Beharbada, tailerrak eta
erakustaldiak dira azoka hau Euskal Herrian egiten direnetatik
berezia egiten dutenak. Beraz, aurten ere, bisitaria ikuslea izateaz
gain, pieza bat sortzeko prozesuan parte hartu ahalko du.
Artetsu Sariak
Arbaso
2005ean Artetsu sariak ematen hasi zen.
Sari hauen bitartez, banakakoen edota entitateen lana aintzat hartu
nahi da. Horregatik bada, zentzu guztietan artisautzaren alde egiten
duten artisauak, erakundeak eta hedabideak saritzen da. Hamaikagarren
edizio honetako Artetsu sariak honakoak izango dira:
Bizitza
Osoa José Ramón
Salmantónek, Elena Txintxurretak. Alicia Bengoetxeak jasoko dute.
Hedabideak
Saria DEIAri emango da, Erakundeak lagun Zamudioko Udalak jasoko du
eta Euskara sustatzea Euskal Herrian Euskarazentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario